2017(e)ko maiatzaren 17(a), asteazkena

Elisa eta Eñaut

                                   MUNSTRO BAT GERNIKAN

Duela 80 urte, Gernikan munstro bat zegoen eta guztiei beldurra ematen zien, familia Amerikar bat izan ezik berriak zirelako. Egun batean, familiako umea, Jon deitzen zen 10 urteko mutil ile horia eta altuak munstroa ikusi zuen.Poliziari esan zion, baina poliziak ez zion kasurik egin txikia zelako.

Hurrengo egunean, munstroaren laguna egin zen. 
Jendeak ikusi zuenean munstroarekin, Gernikatik bere familiari, Joni eta mounstroari bota zieten.

Familia eta munstroa Errenteriara joan ziren bizitzera, eta munstroak familia oso triste ikustean alde egin zuen, Jon konturatzean munstroaren bila joan zen.

10 minutu eta gero, Jonek Eñaut eta Elisa aurkitu zituen:
- Eñaut eta Elisa gara.-esan zuen Eñautek
- Ni Jon naiz, mounstro bat ikusi a duzue?
- Bai, Jaizkibelera joan da.-esan zuen Elisak
- Ez naiz hemengoa lagunduko didazue mesedez?
- Bai, orain goaz-esan zuen Elisak

Jaizkibelera joan ziren. Jaizkibelen tontorrera joan ziren begiratzera eta munstroa aurkitu zuten eta Jonek ona izateko esan zion. Bere familiari esan zion eta Gernikara itzuli ziren, jendea konturatu gabe. Gernikan, pertsona bat salbatu zuen eskilaratik erori zelako.

Denak harriturik eta pozik geratu ziren, eta Gernikan geratu ziren bizitzera familia eta munstroa. Hortik aurrera, beti oso ondo eraman zen guztiekin eta guztiei laguntzen egon zen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina