2017(e)ko maiatzaren 17(a), asteazkena

Izan eta Soraya

Picasso eta Josuren abentura

Duela urte asko baziren bi mutil Pablo Picasso eta Josu izenekoak. Pablo margolari gaztea zen, Josu bigotedun aktorea zen eta Pabloren urteak zituen, 51urte. Biak Gernikan bizi ziren.
Egun batean,bonbardeaketa bat egon zen. Jende guztia korrika ari zen eta beraiek Frantziara joan ziren babesleku bat bilatzera.

Bidean neska bat ezagutu zuten Maria zuen izena.
Maria oso polita zelako Pablo eta Josu berataz maitemindu egin ziren. Iristean ez zegon inor jende guztiak ihes egin zuen eta etxe batean babestu egin ziren. Bombardeaketa ez zen Frantziara iritsi. Jende guztia hil zelako hirurak Gernikara bueltatu egin ziren eta han lan egin zuten berriz etxeak,eskolak... eraikitzeko. Maria gaixotu egin zen eta Pablo eta Josu saiatu ziren laguntzen, denetarik egin zuten, baina azkenean Maria hil egin zen. Oso triste zeuden biak. Etxeak berriz eraiki zituztenean batekin gelditu ziren.

Gaua iritsi zen. Pablok eta Josuk ohera joatean soinu bat entzun zuten orduan biak kalera atera ziren eta zombi multzo handi bat ikusi zuten. Zombiak ikusi zituztela konturatzean korrika hasi ziren eta Josu etxe batean ezkutatu zen, baina Pablok korrika jarraitu zuen. 
 Azkenean despistatu egin zituen eta etxera bueltatu zen.
-Zer zen hori!- esan zion Josuk Pablori.
-Ez dakit erantzun zion Pablok.

Josuk eta Pablok armak eta gauzak hartzea erabaki zuten zombien aurka borroka egiteko. Denda batera joan ziren gauzak hartzeko eta ateratzean zombi guztiak han zeuden. Josu eta Pablo pala batekin jotzen hasi ziren eta korrika etxera joan ziren.

-Josu, laborategi batera joan behar gara sendagaia bilatzera.- esan zion Pablok Josuri.
-Arrazoi duzu. Goazen gauzak antolatzea!- erantzun zion Josuk.

Orduan, gauzak antolatu eta gero laborategira joan ziren. Bertan sendagaia bilatzen eta sendagaia bilatzen aritu ziren. Bi ordu pasa eta gero, azkenean, sendagai bat aurkitu zuten. Orain egin behar zutena banan-banan zombiei sendagaia jartzea zen.

Azkenean, Pablok eta Josuk zombi guztiei sendagaia jarri zieten eta guztiak berpiztu egin ziren. Maria ere. Denak oso pozik zeuden.
Maria eta Josu ezkondu egin ziren eta festa bat ospatu zuten.Festan bankete bat zegon, konzertu bat...Jende guztia dantzan zebilen. Pablok azkenean, Maria eta Josuren ezkontzan, emakume bat ezagutu zuen. Sara zuen izena.Hiru urte pasa ondoren Pablo eta Sara ezkondu egin ziren eta elkarrekin bizi ziren.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina