2017(e)ko maiatzaren 17(a), asteazkena

NORA ETA NEREA

               GORKA ETA GERNIKAKO BONBARDEOA

Dena ostiral baten hasi zen .Nik Gorka dut izena, orain laurogeita bost urte ditut baina ostiral hartan hamar urte nituen. Eskolako eguna zenez zazpi eta erdietan esnatu nintzen, oker ez banago kolakaua eta gaieta maria hartu nuen gosaltzeko.Gero, hortzak garbitu, arropa jantzi eta eskolara oinez joan nintzen.
Lehenengo bi saioeta plastika izan nuen. Patioan nire lagunik hoberenarekin jolastu nuen,Luisa zuen izena.
Hurrengo saioan Matematika nuen, baina andereñoak saio libre egitea utzi zigun.
Eta etxera bi eta erdietan joan nintzen.


Etxera iritsi nintzenean jan eta nire aitona bisitatzera joan nintzen. Bera baserrian zegoen. Iritsi nintzenean aitonaren zaldia lurrean botata zegoen eta aitona bere ondoan eserita.
Berak urduri esan zidan: - Joan ura hartzera eta ekarri azkar!
Bai aitona- esan nuen nik bidean .
Ura betetzean aitonaren gana joan nintzen.
Aitonak ura hartu eta zaldiari eman zion.
Ukuiluan sartu zuen zaldia.
Gero, zuku bat eta goxoki bat eman zizkidan,eta ondoren, aitonarekin plazara joan nintzen jolastera.
Plazan Luisa zegoen eta Luisa eta biok janaria belarrekin egitera jolastu ginen.
Etxera iristean amak honela hitzegin zidan:
-Kaixo Gorka, zer moduz eguna?
-Ba...oso ondo ama. Lehenengo bi saioetan plastika izan nuen,gero Luisarekin jolastu nintzen, gero matematika genuen baina andereñoak libre utzi zigun, eta, eta, eta...-esan nuen nik oso pozik.
- Bale, bale seme, lasai-esan zuen ama erdi barrez.
-Baina, aitonaren zaldia gaixorik jarri da.-esan nuen triste.
-Lasai Gorka berehala sendatuko da.ziur!-esan zidan amak ni lasaituz.
-Bale ama, gose naiz, zerbait prestatuko al didazu?-esan nion nik.
-Oraintxe bertan ogitarteko bat prestatuko dizut.-esan zidan amak goxotazunez.

Zazpiak zirela, alarma bat entzun zen, nire amak besotik hartu eta etxetik korrika alde egin genuen.
Korrika nindoan kaletik Luisa ikusi nuen, besotik hartu eta babesleku batera joan ginen hirurak.
Luisa negarrez hasi zen eta ni ohilukatzen.
Babeslekura iritsi ginenean nire amak lasaiarazi zigun.
Ni lehio txiki batetik ikusten ari nintzen dena eta bonba itzelak erortzen ari ziren Gernika gainean.
 Nik hau esan nion nire amari:
-Zergatik ari dira bonbak erortzen Gernika gainean?
-Ba... ez dakit seme ez dakit -esan zidan berak.
Nik beldurturik lurrean eseri nintzen eta begiak itxi nituen.
Bonbardeoa bukatu zenean hamarrak inguru ziren.
Begiak ireki nituenean jende asko hilda ikusi nuen eta odola paretetan zegoen.
Nire ama zaurituta zegoen baita ni ere,Luisa iskin batean negar gordinean zegoen.

Azkenik, zauriak sendatu eta Parisera joan ginen bizitzera ama, Luisa eta hirurok
Urteak pasata Luisarekin ezkondu nintzen eta bi seme izan nituen.
Horrela bukatzen da nire historia.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina