2017(e)ko maiatzaren 18(a), osteguna

Josu eta Jessica








Kuadroen bizitza



Pablo Picaso itsua da, ile sarrerak ditu, eta sudur luzea pinotxo bezalaxe.
Egun hartan Picasso bere jauregian margotzen zegoen eta bukatu baino lehen dei bat iritsi zitzaion mobilera. Horrek hau esaten zuen: "Gaur gauean ezin naiz garbitzera joan gaixorik nago eta." Picassok beste pertsona bati deitu beharrean berak garbitu zuen. 
Ikeako markoa erosi behar zuen azkeneko koadroarentzako. Garbitzerakoan konturatu zen kuadro guztietan firma ez zuela jarri.


Pablo Picassok kolpe bat eman zuen armairuaren kontra eta ikusmena berriro lortu zuen, orduan koadroa bizirik ikusi eta zorabiatu zen. Esnatu egin zenean koadroa bizirik ikusterakoan arritu egin zen. Korrika atera zen bere lagunei esateko.

-Nola hartuko du bizitza zure koadroak?-Esa zuen Pedrok.
-Baietz bizitza hartu dutela- Pablok esa zuen.
-Baina zuk nola ikusten duzu?-itsua zara eta-esan zuen Ninok.
-Golpe bat hartu dut baina orain ez du inporta goazen!- Garraxi egin zuen pablok arrastaka eramaten zien bitartean.

Kotxearekin oso azkar joan ziren eta poliziak gelditu zituen.
-Nora zoazte ain azkar?-Galdetu zuen poliziak
-Sartu azkar autora- esan zuen Pablo Picassok. 
Etxera iristean sartu egin ziren Pablo Picassoren logelara. Eta koadroak ez zuen bizitarik.

Pablo Picassoren lagunak eta poliziak esan zuen;

- Bai,  ikusten dugu bizitza duela.
- Pablo txoratuta zaude-esan zuen Pedrok 
- Nola uste duzu koadro batek bizitza duenik?- galdetu zion Ninok.
- Baietz, bai bizitza hartu duela .- ezan zuen Pablok. 

Kotxea hartu zuten berriz.
-Nora zoazte ain azkar-. Esan zuen poliziak.
-Kotxera igo edo kendu- Garraxi egin zuen Pablok.

Polizia kotxera igo eta zergatik galdetu zuen.
-Pablok bere kuadroek bizitza hartu dutela esan du.- esan zuen Ninok Pablok gidatzen zuen bitartean.

Etxera iristerakoan kuadroak beraien Ikeako markoetan jarrita zeuden. Orduan Pablok Poliziari telefonoa eskatu zion, beste gau batean gertatzen bazen deitzeko.

Hurrengo egunean Pablok garbitzaileari deitu zion, hau esanez:

-Kale gorrian utziko zaitut, baina nire lagun Braque garbitzailea bilatzen ari da, hau da bere telefonoa: 2022002503.

Minutu batzuk geroago, Braquek garbitzailea aurkitu zuela esan zion Pablori.

Gaua iristerakoan lagunei deitu zien etortzeko eta kuadroak ikutu zituen erakusteko atzo bizitza hartu zutela, baina ez ziren markotik atera, zeuden bezala geratu ziren.
Lagunak jauregitik joaterakoan kuadroak markotik atera egin ziren eta batek galdera bat egin zion.

-Atzoko zorabioarekin ondo al zaude?
Baiez erantzun zion Pablok...
Beste kuadro batek beste galdera bar egin zion.
- Begia tokiz aldatuko al zenidake? Ez zait gustatzen masailetik ikustea.
-Ez, beste kuadro bat margotu beharko nuke eta orain ez dut gogorik.-erantzun zion Pablok.

Orduan pentsatu zuen:
- Kotxe hegaliri bat margotzen baldin badut bere aurpegiarekin, sinatu edo ikutu ondoren kotxe hegalia markotik atera eta dagoeneko asmatuta egongo da, baina problema da bakarrik gauez ahalko nuela erabili, horregatik utziko det beste norbaitek asmatzea.

Ondoren kuadroei mesedez eskatu zien bere lagunak egotean markoetatik ateratzeko.
Baina kuadroek baldintza bat eskatu zuten, aurpegiak ondo jartzea .

Pablok ez zituen aurpegiak aldatu, bere marrazteko era zelako, eta Pablok kuadroei beste baldintza bat eskatzeko esan zion edo bestela markoetatik ateratzea.
Kuadroek miloika eta miloika baldintza esan eta gero, azkenean baiezkoa eman zioten Pablori.


Lagunak bere etxera iristerakoan kuadroak bizitza hartuta zeuden betirako. Pablo kotxe hegalia hasi zen marrazten, bukatzerakoan, sinadura jarri eta esan zion betirako egoteko markotik aterata.

Hurrengo egunean Pablo egunkarian azaldu zen, bi arrazoiarengatik.
Lehenengoa: Bere kuadroek bizitza hartu zutelako, Gernikarena eta guzti. Hoberena zen kuadroak ez zirela zahartzen.

Bigarrena: Kotxe hegalaria azkenean norbaitek asmatu zuelako. Bere empresa sortu zuen kotxe hegaliak marrazten, eta ondoren saltzen.

Pablok urte batzuk gerago neska bat ezagutu zuen Isabel izenekoa. 2 alaba ditu, Maria 7urtekoa eta Amane 8 urtekoa, gainera  mutil bat ere, Pedro izenekoa 10 urterekin.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina